XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
5. AXULAR ETA SARAKO ESKOLA POLITIKA ETA ERLIJIOA NAHASIAN1593an, erreformazaleen buru zen henri IV.ak kalbinista izateari uko egin eta katolizismora eman zuen urrats, Frantziako errege izateko bide bakarra horixe zuela ikusten baitzuen.
Frantziarentzat oso aberats izango zen mende bati eman zitzaion hasiera horrela, XVII.ari hain zuzen.
Joana d'Albret erreginak eta honen lankide izan zen Leizarragak Euskal Herria erreformaren bidera eramateko ahaleginak porrot egin zuten, beraz,
Horrela bukatu ziren Frantzian, XVI. mendean hain eragin handia izan zuten erlijio gatazkak.
Gatazkak, dena den, gizarte bizietan gertatzen dira eta alderdi onik ere izaten dute.
Gatazka horien azpitik, izan ere, gizatasun korronteak nabari daitezke, nork bere interesak aldeztuz eta herri proiektu berrien bila.
Herriaren adierazpen kulturaletan ere horixe nabari da.
Errenazimendu garaiko baikortasuna antzeman genuen Etxepareren
Hor dugu Leizarraga ere, euskal itzulpen lanean erraldoia, erlijio eta politika gatazka haiek medio.
ERREFORMA ETA KONTRARREFORMAErreformak kontrarreforma eragin zuen.
Luterok eta beste erreformazaleek eskatzen zituzten aldaketak elizatik atera gabe, barrutik, egin nahi zituzten beste batzuek.
Horretarako deitu zuen eliza katolikoak Trentoko Kontzilioa edo bilera.
Elizaren dotrina birgogoratzeaz gain, elizgizonen prestaketa egokia bideratzea izan zen kontzilio haren helburuetako bat.
Loiolako Inaziok bere jesuitakideen prestakuntza eta menpekotasuna osoa eskaini zion Aita Santuari, elizak behar zuen aldaketa eta indarberritzea ziurtatzeko.
Euskaraz mende hauetan egindako hainbat lan ezin uler daiteke esan ditugunak kontutan hartu gabe.
Frantzia izan zen XVII eta XVIII. mendearen hasieran Europako politika eta kulturaren gidari.
Espainian agintzen zuen Austria dinastiaren beheraldiarekin batera Frantziaren indarra gero eta handiagoa da, eta horren eragina antzeman daiteke Iparraldean ere.
Lapurdi dugu euskal literaturaren gune indartsuena mende honetan.
Aurreko mendean Etxeparek eta Leizarragak egin zuten lan handiak ez zuen jarraipenik izan.
Nahiko isolatuak ageri zaizkigu bai bata eta bai bestea.
Lapurdin, ostera, lan talde bat ari da euskal lanetan mendearen hasiera hartan.
Bi arrazoi nagusi eman daitezke euskararen loraldi hau ulertzeko:
Trentoko kontzilioak markatutako bidetik, apaiz eta fraileeek herritarren kristau hezieraren bidea hartu zuen.
1599an Bertrand de Etxaus sartzen da Baionan apezpiku.
Henry IV.a errege berriaren lagun genuen Bertrand.
Apezpiku honen agintepean, besteak beste, hau zegoen Materre.